Bidesari (gaztelaniaz: portazgo) Erdi Aroko zeharkako zerga izan zen, Nafarroa, Gaztela eta Aragoiko Erresumetan ordaintzen zutena.[1] Iragate eta sarrera lortzeko, gizakiek, salgaiek edo animaliek honako zerga ordaintzen zuten, batez ere azoketan. Erregeek batzuetan zerga-salbuespenak ematen zituzten helburu bat edo giza talde bat (erromesak adibidez) bultzatzeko.
Egungo bidesarien eta muga-zergen aurrekari zuzena da.