Biedermeier XIX. mendearen hasieran Erdialdeko Europan eta Austriar Inperioan garatu zen literatura eta arte estiloa izan zen. Historikoki 1814-1815eko Vienako Batzarra eta 1848ko iraultzak artean kokatzen da. Kontzeptua denborarekin aldatuz joan zen: hasiera batean altzarietan eta arte apaingarrietan erabilitako estilo soila izendatu zuen;[1] ondoren, margolaritza eta literaturaren mundura zabaldu zen, elementu erromantikoak adierazten zituen estiloa definitzeko: sentimentaltasuna, intimismoa eta burgesia txikiaren gaineko begirada satirikoa.[2]