Bigarren Euskal Pizkundea

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Bigarren Euskal Pizkundea azaltzen duen bideoa.

Bigarren Euskal Pizkundea 1930eko hamarkadaren hasieran sortutako euskal kultura pizkunde emankorra izan zen, euskal literatura eta olerkigintzari bultzada berria emanez.[1]

Espainiako Primo de Riveraren diktaduraren amaieraren ondoren, hainbat euskal idazle eta sortzailek, poesiaren bitartez euskal nortasuna berpiztea helburu izan zuten.

Mugimendu honek hiru poesia-korronte nagusi bildu zituen, eta olerki- eta kultura-ekitaldiak antolatu zituen. 1936ko Espainiako Gerra Zibilak eta ondorengo diktadurak mugimendua eten zuten.[2]

Hauek izan ziren mugmimendu hartako autore esanguratsu batzuk: Jose Ariztimuño (Aitzol), Koldobika Jauregi (Jautarkol), Jose Maria Agirre (Xabier Lizardi), Estepan Urkiaga (Lauaxeta), Nikolas Ormaetxea (Orixe), Juan Arana (Loramendi), Jules Moulier (Oxobi), Emeterio Arrese, Fermin Irigarai (Larreko), Robustiana Mujika (Tene), Rosario Artola, Sorne Unzueta (Utarsus), Jean Barbier (Nehor eta Ganitx), Jean Etxepare (Mirikua).

  1. «euskal pizkundea - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
  2. Gorrochategui, Joaquín. (2020-09-30). «Fontes Linguae Vasconum: orígenes y documentos para una Historia del Euskara» Fontes Linguae Vasconum 50 urte. Ekarpen berriak euskararen ikerketari / Nuevas aportaciones al estudio de la lengua (Gobierno de Navarra): 295–313. (Noiz kontsultatua: 2024-10-08).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne