Bigerrioi

Talde etniko infotaulaBigerrioi
Motatalde etniko historiko
Honen parteAkitaniar
EponimoaBigorra
Geografia
JatorriaTarbeseko barrutia
Hedapen mapa

Bigerrioi[1] (latinez: Bigerriones) egungo Bigorran bizi ziren akitaniar herria izan zen. Hirigune nagusia Castrum Bigorra (Saint-Lézer) zuten, gero Civitas Turba edo Tarba (Tarbe) hiriak ordezkatua. Julio Zesarren De Bello Gallicoren arabera, Publio Lizinio Krasok menderatutako Galia Akitaniako herrietako bat izan zen (III. liburua, 27.1).

  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne