Bihurkin sonikoa (ingelesez: sonic screwdriver) BBC kateko Doctor Who zientzia-fikziozko telesailean agertzen den gailu bat da, Doktoreak hainbat funtziotarako erabiltzen duena[1]. Gehienetan ateak irekitzeko erabiltzen du, baina azterketa kimikoak eta medikoak egiten ditu, izaki bizidunak detektatzen ditu eta TARDISa kontrolatzeko ere erabili ohi du.
TARDIS ontzia bezala, bihurkin sonikoa ere telesailaren ikonoetako bat bihurtu da dagoeneko. Hamabigarren Doktoreak bihurkinaren ordez betaurreko sonikoak erabili zituen eta telesailaren spin-offetan ezpainetako sonikoa eta modulatzaile sonikoa ere azaldu dira.