Bilbao Exhibition Centre | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Barakaldo eta Euskal Autonomia Erkidegoa |
Koordenatuak | 43°17′22″N 2°59′23″W / 43.2894°N 2.9897°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2004ko apirilaren 19a |
Inaugurazioa | 2004ko apirila |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
Bilbao Exhibition Centre (BEC) (ingelesez Bilboko Erakusketa Zentroa) Barakaldon eraikitako Bilboko erakustazoka berria da. 2002an hasi ziren eraikitze-lanak, Bizkaiko Labe Garaiak (AHV) egondako orube batean.
Inaugurazioa 2004. urteko apirilaren 19an izan zen, Makina-erremintaren 23. edizioarekin batera. 2006. urteko apirilean, berriz, konplexuaren BEC biltzar jauregia zabaldu zen. BECa osatzeko 98 metro altuerako BEC dorrea eta hotel bat eraiki ziren.
Proiektua artean zehazteke zegoenean Zorrotzako puntan eraikitzea ere pentsatu zen, baina azkenean aukera hori baztertu egin zen, horrek zekarkeen garraio publikoaren arazoa zela eta. BECaren eraikuntzarekin batera, Bilboko metroaren 2. linearen barruan dagoen Ansioko geltokia eraiki zen.