Bilboko gudua 1937ko udaberrian Espainiako Gerra Zibilean izen bereko hiriburuan eginiko gudua izan zen. Errepublikaren Legutioko erasoak huts egin ondoren, apiril amaieran Eibar-Elgetako frontea hautsi eta eskuindar kolpisten hurrengo helburua Bilbo azpiratzea bihurtu zen.
Hala ere, Bilboren kontrako mehatxua eta erasoak irailean bertan hasi ziren, Molaren abiazioaren bidez. Bitarte horretan, hiria Eusko Jaurlaritzaren egoitza bihurtu eta gerra giroan murgildu zen, errefuxiatu ugariren helmuga bilakatuta, baita tentsio handien topaleku ere. Bilboren galera azken euskal gotorlekuaren akabera izan zen, eta Iparraldeko frontearen erorketa iragarri zuen.
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
Thomas
izeneko erreferentziarako