- Artikulu hau bigarren setioa buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bilboko setioa».
Bilboko bigarren setioa 1836ko urriaren 23 eta abenduaren 24en artean Bilbo inguruan gertatu ziren operazio militar multzoa izan zen. Lehen Karlistaldian Bilbo hartzeko karlisten bigarren saiakera izan zen aurreko urteko porrotaren ondoren. Bi hilabete iraun zuen konfrontazioan Bilbon kantonatutako isabeldar tropek hiria defendatu zuten, baina setioa ez zen amaitu Baldomero Esparterok gidatutako gudarosteak Lutxanako guduan garaipena lortu zuen arte.