Bilboko setioaBigarren Karlistaldian1874kootsailaren 21 eta maiatzaren 2 artean Bilbo inguruan gertatutako gudua izan zen. Karlos Maria Borboikoa errege-nahi karlistaren gudarosteek Bizkaiko hiriburua bereganatu nahi zuten, karlisten ekonomia ezinbestekoa zelako. Setioan zehar, karlistek jo ta su bonbardatu zuten hiribildua, ospitaleak eta elizak barne, eta kritika gogorrak jasan zituzten Europako egunkarietan. Porrotak kolpe gogor eman zioen Karlos VII.ari eta, Lehen Karlistaldian gertatu zen moduan, liberalen garaipen erabakigarri bilakatu zen.