Bilgune Nazionala | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Rassemblement national, Front national eta RASSEMBLEMENT NATIONAL |
Izen laburra | RN |
Mota | alderdi politikoa |
Jarduera sektorea | borondatezko kidetzako erakundeak |
Herrialdea | Frantzia |
Ideologia | Frantses nazionalismoa, Kontserbadurismo nazionalista, subiranismoa, Eskuindar populismoa, Euroeszeptizismoa, Protekzionismoa, Estatismoa, Russophilia (en) , Producerism (en) eta eskuineko antiglobalismoa |
Kokapen politikoa | eskuin politiko, Eskuin-mutur eta radical right in Europe (en) |
Jarduera | |
Kidetza | European Alliance for Freedom (en) , Rassemblement Bleu Marine eta Patriots.eu (en) |
Kide kopurua | 85.000 (2016) |
Agintea | |
Lehendakaria | Jordan Bardella |
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | elkarte aitortua |
Historia | |
Sorrera | 1972 |
Sortzailea | |
Aurrekoak | Front national |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Bilgune Nazionala (ofizialki eta frantsesez Rassemblement National edo RN, eta 2018ra arte Front National edo FN) frantziar alderdia da, muturreko eskuinekoa, doktrina xenofoba eta frantziar nazionalista duena. Alderdiaren sortzailea Jean-Marie Le Pen izan zen, eta haren alabak, Marine Le Penek hartu zuen ondoren alderdiaren buruzagitza.
FNk 2002ko hauteskundeetan hirugarren indarra izatea lortu zuen, Alderdi Komunista eta UDF edo Frantziako Demokraziarako Batasunaren gainetik.
2002ko lehendakaritzako hauteskundetan bigarren indarra izatea ere lortu zuen, historia eginez. Le Penek %18,86ko portzentajea lortu zuen,alderdi sozialistaren gainetik. Dena den,bigarren bueltan Jacques Chiracen aurka %17,79 lortu zuen, eta azken honek berriz %82,21. 2017ko presidentzialetan bigarren geratu ziren Emmanuel Macronen Errepublika Martxan alderdiaren kontra, bigarren itzulian galduz. Ordutik aurrera Macron da Frantziako lehendakari, nahiz eta Le Penek botu-intentzioan goraka egin.[1]