Billy Budd, marinela | |
---|---|
![]() Billy Budden eskuizkribua, oharrekin | |
Datuak | |
Idazlea | Herman Melville (1924) |
Argitaratze-data | 1924 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Billy Budd, Sailor |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Euskaraz | |
Izenburua | Billy Budd, marinela |
Itzultzailea | Jose Ramon Vazquez |
Argitaratze-data | 2012 |
Bilduma | Literatura Unibertsala |
Orrialdeak | 134 |
Billy Budd, marinela (Billy Budd, Sailor, ingelesez) Herman Melville idazle estatubatuarrak 1891n hiltzean amaitu gabe utzi zuen eleberri bat da. Kritikariek maisulantzat hartu zuten 1924an bertsio bat argitaratu zenean eta klasikotzat jo zuten Moby Dick eleberriarekin batera.
Melville 1886ko azaroan hasi zen lanean eleberri honetan, aldizka berrikusi eta zabalduz, baina eskuizkribuak ez zuen aurrera egin. Melvilleren alarguntsa Elisabeth eskuizkribua antolatzen hasi zen argitaratzeko asmoz, baina ez zen gauza izan senarraren asmoak puntu giltzarrietan erabakitzeko, ezta titulua ezartzeko ere. Raymond M. Weaveri, Melvilleren lehen biografoari, eskuizkribua eman zion eta horrek 1924ko bertsioa argitaratu zuen. Weaverrek gaizki interpretatu zituen alargunaren nahiak, gaizki ulertu zuen Melvilleren idazkera zaila, eta txertatu zuen Melvillek ezabatutako hitzaurre bat. Melvillerengan adituak ziren Harrison Hayford eta Merton M. Sealts Jr. transkripzio onentzat jotzen dena argitaratu zuten 1962an.