Billy Wilder (1906ko ekainaren 22a, Sucha Beskidzka, Austria-Hungariako Inperioa – 2002ko martxoaren 27a, Beverly Hills, Kalifornia) film gidoigile, zuzendari eta ekoizlea izan zen. Egungo Poloniako judu jatorrizko familia batean jaioa, 1933an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. Hollywood-eko Urrezko Garaiko zuzendari onenetarikotzat jotzen da, haren film frankok kritikagileen zein ikusleen harrera beroa jaso zutelako.