Bioelementuak izaki bizidunengan dauden elementu kimikoak dira. Taula periodikoan dauden elementu kimiko gehienak dituzte bizidunek, baina kopuru oso aldakorretan. Adibidez, zelularen % 99 osatzen dute sei elementu hauek: Karbonoa (C), Hidrogenoa (H), Nitrogenoa (N), Oxigenoa (O), Fosforoa (P) eta Sufrea (S).
Sei bioelementu horiei bioelementu primario deritze, izaki bizidunen biomolekula nagusietan (gluzido, lipido, proteina eta azido nukleikoetan) agertzen direlako. Bestalde, bioelementu primarioak ugariagoak dira bizidunengan (biosferan), lurrazalean (litosferan), uretan (hidrosferan) edo atmosferan, baino, hurrengo taulan ikusten denez:
Elementu | Litosfera- atmosfera- hidrosfera (%) | Giza gorputza (%) |
Oxigeno (O) | 50,02 | 62,81 |
Karbono (C) | 0,18 | 19,37 |
Hidrogeno (H) | 0,95 | 9,31 |
Nitrogeno (N) | 0,03 | 5,14 |
Kaltzio (Ca) | 3,22 | 1,38 |
Fosforo (P) | 0,11 | 0,64 |
Sufre (S) | 0,11 | 0,63 |
Sodio (Na) | 2,36 | 0,26 |
Potasio (K) | 2,28 | 0,22 |
Kloro (Cl) | 0,20 | 0,18 |
Magnesio (Mg) | 2,08 | 0,04 |
Fluor (F) | 0,10 | 0,009 |
Burdin (Fe) | 4,18 | 0,005 |
Aluminio (Al) | 7,30 | 0,001 |
Manganeso (Mn) | 0,08 | 0,0001 |
Silizio (Si) | 25,80 | — |
Ikusten denez, oxigenoa da gorputzean dagoen bioelementurik ugariena (%62a). Bere proportzioa eta hidrogenoarena (%9a) materia bizidunak duen uraren (H2O) kopuru handiarekin loturik dago.
Bioelementu primarioek berezko ezaugarriak dituzte, bizirako oso egokiak direnak: