Biraketa-gainazal

Biraketa-gainazala edo Biraketa-azala lerro zuzen edo kurba bat (sortzailea) ardatz baten inguruan, biraketa-ardatza deiturikoa, biratzean sortzen den euklidestar espazioko gainazala da. Biraketa-gainazalak dira esfera, paraboloidea, hiperboloidea, konoa (oinarria kontuan hartu gabe), zilindroa (oinarriak kontuan hartu gabe), torua... Horrelako gainazal baten azalera integrazioz kalkula daiteke.

Biraketa-gainazala.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne