Biren potentzia 2n forma duen zenbaki bat da, non n zenbaki oso bat den. Hau da, bi zenbakiaren berreketa bat da, non n berretzailea eta zenbaki osoa den.
Biren potentzia ez-negatiboak honakoak dira: 20 = 1, 21 = 2, eta 2n 2 n aldiz biderkatua da[1]. Biren lehen 10 potentziak zenbaki ez-negatiboentzat honakoak dira:1, 2, 4, 8, 16, 32, 64, 128, 256, 512, ... (zenbaki-segida A000079 OEIS webgunean)
Berretzailea zenbaki negatibo bat baldin bada, orduan zatikiak dira: n zenbaki negatibo bat baldin bada, 2n erdi bat da. Hortik aurrera n berretzaile negatiboentzat 1/2, 1/4, 1/8, 1/16, etab. dira. Batzuetan biren potentzia alderatzizko deitzen zaie.