Bismarcken omenezko Monumentu Nazionala, Berlingo Tiergartenen dagoena, Otto von Bismarcki eskainitako estatua handi bat da, Prusiako erresumako lehen ministroa eta II. Alemaniako Inperioko lehen kantzilerra. Brontzez eta granito gorriz egin zuen Reinhold Begasek 1901ean. Hau izan zen, eskultore bikainaren azken lan handia. Monumentuak, 20 metroko zabalera, 15 metroko altuera eta 12 metroko sakonera ditu.
Idulkia, granito gorriz egina dago, eta bere gainean altxatzen da estatua, 6,6 metroko altuera duena. Ezkerreko eskuan, Bismarckek sable bat darama eta, eskuinekoan, Alemaniako Inperioa sortutzat ematen duen dokumentua du.
Monumentu handiak, Bismarck erakusten du bere kantziler postuko jantzi zeremonialarekin, honako hauen estatuen gainean:
Monumentu hau eta Garaipenaren Zutabea, hasiera batean, Reichstagaren aurrean aurkitzen ziren, baina Tiergartenera eraman ziren 1938an Adolf Hitlerren aginduz, Berlin, Welthaupstadt Germania bezala berrantolatzeko bere egitasmoaren zati bezala. Leku aldaketak, ziuraski, monumentua, erabateko suntsipenetik salbatu zuen Bigarren Mundu Gerran, Reichstagaren aurreko lorategia, Berlingo guduan erabat suntsitua izan baitzen 1945ean.