Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Mykx lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Aimar9 lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Iura1 lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Bit | |
---|---|
Azpiklasea | Nazioarteko Kantitate Sistema |
Neurtzen du | information (en) ![]() ![]() |
Unitate estandarretan | 0,125 B, 0,69314718055995 nat, 1 bit, 0,0009765625 Kibit eta 0,25 nibble (en) ![]() |
Ikurra | bit, b eta bit |
Bit-a informatikako eta komunikazio digitaleko informazio-unitate oinarrizkoena da.[1] Izena digitu bitar kontzeptuaren akronimo bat da (Bit = Binary digit). Bitak egoera logiko bat adierazten du bi balio posibleren bitartez. Balio horiek, eskuarki, "1" edo "0" gisa irudikatzen dira, baina beste errepresentazio batzuk ere erabiltzen dira, hala nola egia/gezurra, bai/ez, on/off, edo +/−.[2]
Fisikoki bi egoerako gailu batekin inplementatu daiteke. Balio horiek gailu batean nola errepresentatu behar diren konbentzio kontua da, hau da, informazio hori nola lotzen den gailu baten bi egoera fisikoren bidez konbentzio kontua da, eta esleipen desberdinak erabil daitezke gailu berarekin ere.
Ondoz ondoko digitu bitarrezko multzo bati bit-kate, bit-bektore edo (dimentsio anitzeko) bit-matrize esaten zaio. Zortzi biteko multzo bati byte deitzen zaio, baina, historikoki, bytearen tamaina ez dago guztiz zehazki definituta.[3] Hitz erdi bat, hitz oso bat, hitz bikoitz bat eta hitz laukoitz bat byte kopuru zehatz batez osaturik daude, eta byte kopuru horiek bi zenbakiaren berredura txikiak dira. Lau biteko kate batek, normalean, nibble izena hartzen du.
Informazioaren teorian, bit bat da probabilitate berarekin 0 edo 1 izan daitekeen zorizko aldagai bitar baten informazioaren entropia, edo aldagai horren balioa ezagutzen denean lortzen den informazioa.[4] Informazio unitate gisa, bitari shannon ere deitzen zaio, Claude E. Shannonen omenez.[5]
Digitu bitarraren ikurra "bit" da IEC 80000-13:2008 arauaren arabera, edo "b" karaktere xehea IEEE 1541-2002 arauaren arabera. Azken horren erabilerak nahasmena sor dezake "B" letra larrizko ikurrarekin, bytearentzako nazioarteko ikur estandarra dena.