![]() | |
Mota | 1901eko legearen araberako elkartea |
---|---|
Sorrera | 2009 |
Egoitza | 20 Cordeliers karrika 64100 Baiona |
Helburua | Mundu hobe baten eraikuntza larrialdi klimatikoaren eta ekologikoaren desafioa, bai eta justizia sozialarena konduan hartuz |
Egitekoak | Bortxa-eza, desobedientzia zibila, mobilizazio kanpainak, hezkuntza popularra, alternatiba zehatzen eraikuntza |
300+ | |
Webgunea | www.bizimugi.eu |
Bizi! herritar mugimendu altermundialista da. Larrialdi ekologikoak eta justizia sozialak mundu edo tokiko mailan sortzen dituzten erronkei erantzunen ekartzeko urratsak egiten ditu. 2009ko ekainaren 24ean Kopenhageko [1] gailurra aitzin sortu zen Manu Robles-Arangiz fundazioaren sostenguarekin, bere tokiko ekintza eremua Ipar Euskal Herria da eta bere komunikazioa elebitan egiten du (euskara/frantsesa). Bizi!-k ez du alderdi politikoen edo botere publikoen menpe izan nahi eta legez kanpoko estrategiak eta ekintza bortitzak ez ditu onartzen.