Elorrieta erriberako bidegorria, Ibaizabal ondoan. Bidegorriaren ondoan BI-711 errepidea. Arrontegi zubia itsasontziaren atzean ikusten da.Gasteizko Olagibel kaleko bizikleta bidea. Urrutieneko zatian (argazkiaren goialdean) bizikleta lerroa da, alegia galtzadan dago, eta hurbilenekoan (argazkiaren behealdean) bizikleta espaloi gisa jarraitzen du.Gasteizko Santa Barbara plazako bizikleta bidea; noranzko batean motordun ibilgailuekin partekatzen du espazioa, eta beste noranzkoan bizikletentzako esklusiboa da.
Bizikleta bidea[1] edo bidegorria[1][2][3][4]bizikletaz eta bestelako zikloetan ibiltzeko azpiegitura publikoa da. Bide horiek txirrindularientzat soilik nahiz bestelako garraio moduekin batera (oinezkoek edo autoek, adibidez) erabili ahal izateko modukoak izan daitezke. Halaber, horretarako propio sorturiko bideak edo errepide zabalagoen zatiak izan daitezke. Oro har, bizikleta bidea bizikleten joan-etorria arautzeko seinale egokiak dituen kale edo errepide bateko edozein lerro izan daiteke.
Euskal Herrian bizikletentzako lehen bideak 1950eko hamarkadan sortu baziren ere, 1980ko hamarkadatik aurrera orokortu ziren, eta horietako askok zoladura gorriak zutenez, bidegorri hitza sortu zen haiek izendatzeko. Hala ere, bidegorri horiek ezaugarri jakin batzuk zituzten (gainerako garraio moduetatik bereizitakoak, espaloi gainean eraikitakoak askotan, bi noranzkoetakoak), bizikleta bide guztientzako balio ez dutenak. Gaur egun bizikleta bide asko oraindik asfalto gorriz egin ohi da.