Bizimodu

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Bizimodu (argipena)»

Bizimodua pertsona, talde edo kultura baten bizitzeko era berezi eta generikoa da, ohiturek eta eguneroko bizitzak eratzen dutena, ingurunearekin eta gizarte duten harremanen inguruan bereziki (kontsumoa, pertsonen arteko harremanak, esfera publikoa). Bizimodu tipo anitz aztertu da soziologian, hala nola American way of life delakoa (amerikar bizimodua).

Labur esanda, honela defini daiteke bizimodua: «pertsona baten jokabide-jarraibideen eta eguneroko ohituren multzoa, edo, besterik gabe, haren bizitzeko modua» (Henderson, Hall eta Lipton, 1980). 1986az geroztik, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) bizi-estiloen eta osasunaren arteko harremana definitzen eta zabaltzen du.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne