Bizkai Berria (Mexiko)

1819ko mapa. Bizkai Berria goiko erdialdean agertzen da, laranja ilunez

.

Bizkai Berria[1] (gaztelaniaz: Nueva Vizcaya) Mexikoko iparraldearen lehen probintzia izan zen europarrek (Espainiar Inperioak) esploratuta.

1531n Nuño Beltrán de Guzmánen espedizioak esploratu zuen, eta Nueva Galicia izena ipini zion hasieran. Gero, izen hori beste lurralde bati ezarri zioten, eta gaur egungo Chihuahua, Durango eta Zacatecasko estatuek Bizkai Berria izena hartu zuten.

Lurralde hau gutxi gora-behera horrela mantendu zen 1823 arte, urte hartan banatu eta gaur egungo Chihuahua eta Durangoko estatuak sortu zirelarik.

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne