Bizkaia zubia | |
---|---|
Bizkaiko Zubia | |
![]() Kultura ondasuna | |
Getxoko eremu berezia [[]] | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Portugalete |
Koordenatuak | 43°19′23″N 3°01′01″W / 43.3231°N 3.0169°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1887 |
Irekiera | 1893ko uztailaren 28a |
Suntsiketa | 1937ko ekainaren 17a |
Berrirekitzea | 1941eko ekainaren 19a |
Inaugurazioa | 1893 |
Jabea | Bilboko Portuko Agintaritza |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Alberto Palacio |
Eraikitzailea | Ferdinand Arnodin |
Egitura ingeniaritza | Ferdinand Arnodin |
Materiala(k) | burdina |
Dimentsioak | 45 (![]() ![]() |
Gurutzatzen du | Nerbioi |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i) eta (ii) |
Erreferentzia | 1217 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | 2006 (XXX. bilkura) |
BIC | RI-51-0005163 |
291 | |
Webgune ofiziala | |
|
Bizkaia zubia[1] Bizkaiko transbordadore zubi bat da, Bilboko itsasadarraren bi ertzak batzen dituena: Portugalete ezkerreko ertzean, eta Getxoko Areeta auzoa eskuinekoan. 1887 eta 1893 artean eraiki zen,[2] ekimen pribatu baten ondorioz. 1893ko uztailaren 28an ireki zen, mota horretako munduko zubien artean lehenengoa.[3] Euskal Herriaren industrializazioaren adibide bat da. Bilboko itsasadarrean dagoen itsasontzi trafikoa ahalbidetzen du; eta, era berean, Portugalete eta Getxo batzen ditu.
Bizkaia zubia (gaztelaniaz: Puente Vizcaya) izen ofiziala duen arren, ohikoak dira beste izen batzuk, hala nola Zubi esekia (gaztelaniaz: Puente colgante).[4] Batzen dituen bi herrien izenak direla eta, Getxoko zubia edo Portugaleteko zubia izenak ere erabili izan dira.
2006ko uztailaren 13an UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen.[5] Euskal Herriko eraikin indibidual bakarra da kategoria horretan; eta, Espainiako Erresuman gizateriaren ondare diren eraikin guztien artean, Industria Iraultzari lotuta dagoen bakarra. UNESCOren arabera, adibidea izan zen munduan eraiki ziren beste antzeko zubiak egiterako garaian, eta altzairuzko kableen erabilerak arkitektura metalikoan Industria Iraultzako eraikinik interesgarrienen artean dago.[6]
Bidaiei dagokionez, 2018an 3.464.810 bidaiari garraiatu zituen.[7]