Bizkaiko kanpaina —Bizkaiko ofentsiba izenaz ere ezaguna— Euskal Herriko mendebaldeko hiru herrialdeetan (Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa) 1937ko udaberrian Espainiako Gerra Zibilaren testuinguruan gauzaturiko erasoaldia izan zen.
Kanpainan borroka- edota bataila-sorta bat gertatu zen, euskal probintzien kontrola bereganatzeko helburuarekin. Bilbon, Bizkaiko hiriburuan, egon zen kanpaina fokuratuta arreta handiagoz. Bilbo hartzea oso garrantzitsua zen gerraren bando parte-hartzaile bientzat, nola Errepublikak kontrolatutako lerro kantauriarrean, hala industriari eta armagintzari dagokionean.
- ↑ Hugh Thomas, 665. orr.