Bizkaiko Badia Elektrizitatea | |
---|---|
![]() Bizkaiko Badia Elektrizitatea | |
Informazio orokorra | |
Koordenatuak | 43°21′39″N 3°05′39″W / 43.36083°N 3.09417°W |
Udalerria | Zierbena![]() |
Energia mota | Zentral termikoa |
Jabea | Iberdrola, EVE, BP, Repsol[1] |
Eragilea | Bahía de Bizkaia Electricidad S.L. |
Eraikitze urtea | 1969, 1972, 2005 |
Martxan jartzea | 2003ko abuztua |
Potentzia | |
Kapazitatea | 800 MW |
Urtean sortutako potentzia | 3.600 GWh |
Funtzionamendua | |
Egoera | Martxan |
Talde kopurua | 2x1 |
Ziklo konbinatua | Bai |
Erregaia | Gas naturala |
Bizkaiko Badia Elektrizitatea (BBE) Iberdrola, EVE, BP eta Repsol enpresek Zierbena udalerrian kudeatzen duten zentral termoelektrikoa da. Zentrala Superportuan kokatzen da, Luzero puntan hain zuzen ere, Bizkaiko Badia Gasa zentralaren ondoan. 2003ko abuztuan jarri zen martxan.
Zentrala 2x1 konposiziodun taldeek osatzen dute, General Electric MS 9001 FA motatako bi gas turbina, Babcock & Wilcoxek ekoitzitako zirkulazio naturala berreskuratzeko bi galdara eta hiru presio maila, eta General Electricek egindako lurrun turbina ditu, eta guztira 800 MWeko instalaturiko potentzia batzen dute. Bestalde, 125 metroko tximinia du. Ziklo konbinatua da eta erregaitzat Bizkaiko Badia Gasak erabilitako gas naturala du.