Bizkaiko Garraio Partzuergoa | |
---|---|
BGPak Bilboko metroa kudeatzen du Metro Bilbao S.A. enpresaren bidez. | |
Mota | Partzuergoa |
Sektorea | Garraiobideak |
Sorrera | 1975 |
Sortzailea | Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia |
Egoitza | Ugasko kalea, 5 bis, 1. solairua; 48014 Bilbo |
Presidentea | Jose Luis Bilbao[1] |
Merkatuak | Bizkaia |
Eskumendekoak | Bilboko metroa |
Webgunea | http://www.ctb.eus |
Bizkaiko Garraio Partzuergoa (BGP eta gaztelerazko CTB siglez ere ezaguna) Bizkaiko garraio beharrizanak aztertu eta enpresa desberdinen koordinazioaz arduratzen den erakunde publikoa da. BGPa Bilboko metroaren eraikuntzaren arduraduna da, baita Metroaren 1. eta 2. lineen kudeaketarena ere, Metro Bilbao S.A. enpresaren bidez. Gainera, lurraldeko garraio publiko ezberdinen arteko integrazioan lan egiten du.
1975. urtean osatu zen, parte hartzaileak Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Bilboko metroaren ibilbidearen barruan dauden gainontzeko udalerriak direla.
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, bakoitzak %50era finantzatzen dituzte BGPak eginiko ekimenak.