Bizkaiko Jolas Parkea | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Galdakao |
Koordenatuak | 43°15′14″N 2°51′59″W / 43.25389°N 2.86639°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Closure | 1990eko otsailaren 9a |
Eraistea | 2018ko uztailaren 9a |
Inaugurazioa | 1974ko irailaren 14a |
Bizkaiko Jolas Parkea 1970eko hamarkadaren hasieran Bizkaiko Foru Aldundiak bultzaturiko jolas-parkea izan zen. Artxandatik gertu, Galdakaon eraiki zuten. Jolas-parke bat eraikitzeko asmotan, 1972an Parque de Atracciones de Vizcaya S. A. enpresak (hiru finantza-elkartek Madrilgo Jolas-Parkearen kudeatzaileak sortua) eremua eraiki eta kudeatzeko eskubidea lortu zuen[1]. Lanak hurrengo urtean hasi eta 1974an ireki zuten. Hamabost urte eman ondoren, 1990ean itxi zuten publikoaren gabezia zela eta. Erabiltzen ez zenez, erortzeko zorian zegoen[2] eta botatzea erabaki zuten.[3]