Bizkaiko Txakolina

Euskal Herriko hiru txakolin sor-marken kokapena
     Bizkaiko Txakolina

Bizkaiko Txakolina Bizkaian ekoizten den ardo mota hau arautu eta babesten duen jatorrizko izendapena da.

Bizkaiko lurraldean industrialdeek eta hiriguneek nekazaritza  lekua murriztu dute. Bizkaiko Txakolinaren mahastiek, besteak beste, Bizkaiko eremu naturala eta nekazaritza mantentzen laguntzen dute.

Txakolin izena Erdi Arotik erabiltzen da. Izen honekin ezagutzen ziren Bizkaian ekoiztu eta edaten ziren ardoak. Txakolin izenak ardoa eta hau saldu ohi zuten etxea izendatzen ditu aldi berean. Etxe haiek mahasti eta mahasparrak zituzten baserriak ziren, jatetxe gisa ere erabiltzen zirenak.

Bizkaiko Baserri-Txakolinak eta ardoa bera, ospe handikoak izan ziren mendeetan zehar. XIX. mendean ordea, Bilbok eta Bizkaia osoak bizi zuten industria iraultzaren ondorioz, paisaia erabat aldatu zen, eta izurrite eta gaixotatasun ugarik eraginda mahastien ekoizpenak erabateko beherakada jasan zuen.

Bizkaiko Txakolinaren ekoizpenak aurrera jarraitu zuen, baina oso era murriztuan eta etxeko kontsumora bideratuta. Laurogeiko hamarkadan ordea, ardogile talde batek  Bizkaiko Txakolinero Elkartea (BIALTXA) sortu zuen eta Euskal administrazioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz txakolinaren berpizte prozesua hasi zen.

Mahatsa uztaren zain
Mahats mordo bat uzta sasoian

Lan honi esker 1994an Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura sortu zen. Bere egoitza Leioako Mendibile jauregian dago.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne