Bizkar-igeriketa delakoa igeriketa estilo bat da. Funtsean krol estiloan oinarritzen da, baina honakoan igerilariak urari bizkarra emanez igeri egiten du. Estilo honetako mugimendu sekuentzia honakoa da: gorputza gorantz begira eta urari bizkar emanez, beso bat esku irekia duela hankaren albotik atera eta gorantz altxatu, beste besoarekin uretan gorputza bultzarazten den bitartean.