Bizkarrezur-erraboil | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | enbor entzefalikoa erronbentzefaloa |
Identifikadoreak | |
Latinez | medulla oblongata |
MeSH | A08.186.211.132.810.591.500 |
TA | A14.1.03.003 |
FMA | 62004 |
Terminologia anatomikoa |
Bizkarrezur-erraboila mielentzefaloaren egitura garrantzitsuena da, garuna eta bizkarrezur-muina lotzen dituena. Anatomiaren aldetik, bizkarrezur-muinaren zabalkuntzatzat jo daiteke.
Muinaren antzera, gai zuria kanpoaldean dago, eta gai grisa barnealdean. Burmuinean gai grisak eta gai zuriak alderantzizko kokapena dute. Gogoratu gai grisa neuronen gorputzez (soma izenekoez) osatuta dagoela, eta gai zuria neurona horien axoiez (mielinaz bilduta daudenak).
Bizkarrezur-erraboilean zehar muinetik entzefalora doazen nerbioak igarotzen dira. Izan ere, erraboilaren funtzio nagusia muinetik garunerantz doazen nerbio-bulkaden transmisioan datza.