Blood Diamond (euskaraz Odolezko Diamantea) 2006ko Edward Zwick estatubatuar zinema zuzendariaren drama thriller filma bat da. Leonardo DiCaprio, Jennifer Connelly, Djimon Hounsou, Michael Sheen eta Arnold Vosloo aktoreek antzeztu zuten.
Izenburuak ongi adierazten duen gisa, odolezko diamanteei buruzko filma da, hots, 1990eko hamarkada edo XXI. mendearen hasieran Mendebaldeko Afrikako esklabotzan edo erdiesklabotzan jarduten zuten pertsonen izerdiaz topatutako diamanteak, diamante hauen salmentek eskualde horretako gerrak finantziatzen zituzten.
Bost Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen. Urrezko Globo Sariaren izendapen bat ere jaso zuen.