Bobby Charlton (Ashington, Northumberland, 1937ko urriaren 11 – Macclesfield, Cheshire, 2023ko urriaren 21a) futbolari ingelesa izan zen, herrialdeko inoizko hoberenetarikoa. Erdilari-aurrelari moduan jokatu izan zuen.
Ingalaterrako futbol selekzio nazionalarekin 1958tik 1970era 106 partida jokatu zituen, orain arte Bobby Moore eta Peter Shilton partidaren marka hori gainditu izan duten bakarrak izanda. Beste alde batetik, selekzioaren inoizko golegile hoberena da oraindik, 49 gol sartu zituelarik.
Selekzioarekin 1966ko Munduko Futbol Txapelketa lortu zuen, eta urte hartan bertan Urrezko Baloia ere eskuratu zuen.