Bohr-en eredu atomikoa[1] Niels Bohr-ek[2] proposatutako eredu atomikoa da, Rutherforden urre xafla saiakuntzan lortutako emaitzetan oinarrituta dago. Bohr-en eredua, Rutherfordenaren antzera, planetarioa da, hau da, erdian positiboki kargaturiko nukleo bat dauka eta elektroiak, beraien karga negatiboarekin, nukleo honi biraka dabiltza. Grabitazio indarraren ordez, energia elektrostatikoak tokian mantentzen ditu. Plancken energiaren izaera kuantikoan oinarrituta, Bohrrek elektroien orbitak diskretuak direla proposatu zuen, hau da, elektroien orbitak energia zehatz batzuk bakarrik izan ditzakete. Thomsonen eredu atomikoaren jarraitzailea izan zen eta Rutherfordek lehenago proposatutako eredu atomikoaren hobekuntza bat zenez, askotan Rutherford-Bohr eredu atomiko bezala ere ezagutzen da.
1913an proposatu zuen Bohr-ek bere eredua eta arrakasta Rydberg formulak hidrogenorako aurresaten zituen espektroen lerroak azaltzearekin batera etorri zen. Bohrren ereduaren aurretik Rydberg formula esperimentalki frogatuta zegoen baina teorikiko ezin zen azaldu. Bohrren azalpenak Rydbergen formularen emaitzei oinarri teorikoa emateaz gain, formulan funtsezko konstante fisiko hainbat zeudela ere frogatu zuen.
Bohrren eredua hidrogenozko atomoaren eredu sinple bat da baina hainbat sistemetarako balio du. Horregatik gaur egun mekanika kuantikoaren sarrera bezala erakusten da ikastokietan, nahiz eta berez Bohrren eredua teoria zientifiko zaharkitua izan.
:0
izeneko erreferentziarako