Bokken (木剣, bok(u), "zura", eta ken, "ezpata") (edo bokutō 木刀, Japonian deitzen duten bezala) entrenamendurako erabiltzen den zurezko japoniar ezpata da. Normalean katana baten antza dauka, baina batzuetan beste forma batzuk ere izan ditzake. Aikidon, Kendon eta Iaidon katana baten antza daukate[1], esaterako.