Boko I.a

Boko I.a

King of Mauritania (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaMauritania, K.a. II. mendea
HerrialdeaMauritaniako Erresuma
HeriotzaK.a. I. mendea ( urte)
Familia
Seme-alabak
Familia
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Boko I.a Mauritaniako Erresumako erregea izan zen K.a. 110 eta K.a. 80 bitartean.

Numidiako erregea zen Iugurtaren aitaginarreba, zalantzan egon zen Iugurtari honek erromtarren aurka izan zuen gerran laguntza emateari buruz, baina azkenean laguntza hori eman zion K.a. 108an, bere suhiaren erresumaren heren bat jasoko zuenaren promesarekin.

Biak Gaio Mariok bi aldiz garaitu zituen. Orduan, Erromarengana hurbiltzeko prozesua hasi zuen. Luzio Kornelio Silaren bidez, garai hartan Marioren kuestorea zena, enbaxadak bidali zituen Erromara, non aliantza bultzatu zen, hori merezi zuela frogatzeko baldintzarekin. Silarekin negoziaketa gehiago egin ondoren, mezu bat bidali zion Iugurtari, bere presentzia exijituz. Hau tranpan erori zen eta Silak preso hartu zuen K.a. 106an.

Bere zerbitzuen ordainketa bezala, hitzarmen abat adostu zuen erromatarrekin, "Erromaren Lagun" tituluarekin, eta Numidiaren zati bat jaso zuen sari bezala.

Hil ondoren, erresuma bere semeak ziren Boko II.a eta Boguden artean banatu zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne