Boku Dake ga Inai Machi

僕だけがいない街 (Boku dake ga Inai Machi)
Datuak
IdazleaKei Sanbe (en) Itzuli ([noiz idatzi zuen egileak])
Argitaratze-dataEkainak 4, 2012 – Martxoak 4, 2016
GeneroaSeinen
Jatorrizko izenburua僕だけがいない街
HizkuntzaJaponiera
ArgitaletxeaLevel Comics (en) Itzuli, Kadokawa Shoten (en) Itzuli eta Yen Press (en) Itzuli
HerrialdeaJaponia

Boku dake ga inai machi (僕だけがいない街? hitzez hitz: Ni bakarrik ez nagoen hiria, edo ulergarriagoa: Hiria, non neu bakarrik ez nagoen), seinen generoko manga eta animea da, Kei Sanbek idatzia eta irudiztatua eta Kadokawa Shōten-en Young Ace aldizkariak bildua, 2012ko ekainaren 4tik 2016ko martxoaren 4ra arteko denboraldian. Ingelesez Erased bezala ezagutzen da, Latinoamerikan ere erabilia. Guztira 8 liburuki argitaratu egin zituzten. 2016an, A-1 Pictures-en ekoizpepean, Fuji TV kateko noitaminA programazio-blokean eman zen mangaren animeko egokitzapena, 2016ko urtarrilaren 8tik martxoaren 26 arte. Irudi errealeko (ingelesez, live-action) drama-telesaila atera egin zuten Netflix plataformaren bidez, 2017ko abenduaren 15ean.

Zeharkako sail bat (ingelesez, spin-off) izan da argitaratua ere bai, manga-sail gisa, 2016ko ekainaren 4a eta azaroaren 4aren artean. Beste zeharkako saila atera izan zen, kasu honetan eleberrietan, Hajime Ninomaek idatzitakoak, eta Kadokawako Bungei Kadokawa aldizkariak argitaratuak, 2015eko azaroaren eta 2016ko martxoaren bitartean.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne