Bola jokoa edo bola-jokoa areto kirola da. Kirol edo joko hau jokalari bakoitzak bola edo pieza bat jaurtita (normalean egurrezkoa) ahalik eta txirlo gehien botatzean datza. Joko-eremuak edo pistak 19,20 metroko luzera du eta 1,06 metroko zabalera. Horretaz gain, jaurtiketa egiteko 4,60 metroko eremua dago. Hasiera batean joko-eremua pinu amerikarraren zurezko listoiekin egiten zen (27,17 milimetroko zabalerako 39 listoiekin). Gaur egun pista sintetikoak erabiltzen dira, jokalarien jaurtiketetan erreferentzia gisa erabiltzen diren listoien lerroak simulatuz. Bola esferikoa da eta indar gutxirekin eta zailtasun gabe hartu ahal izateko hiru zulo ditu. Bolaren pisua 4,08 eta 7,25 kilo artekoa izaten da eta 218,3 milimetroko diametroa izan ohi du.
Bowlingeko jokalari profesional onenetako bat Earl Roderick Anthony estatubatuarra da, kirol honen zabalkuntzan neurri handi batean lagundu zuena[1].