Bonbarda (musika tresna)

Bonbarda (musika tresna)
Deskribapena
Motadouble reed instrument (en) Itzuli eta Txirimia
Hornbostel-Sachs sailkapena422.112
Artikulu hau musika trenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bonbarda».

Bonbarda (bretainieraz: talabard, ar vombard, frantsesez: bombarde) mihi bikoitzeko zurezko haize instrumentu da, zuloak dituen hodi koniko batez osatua. Soinua instrumentuaren ahoan dagoen interpretearen putz indartsu baten bidez lortzen dute, mihi bikoitza ezpainen artean jarriz eta nota musikal ezberdinak hodiaren zuloak estaliz gauzatzen dituzte. Oboeen familiako kidea da, eta bere ezaugarriak txirimia eta dultzainaren antzekoak dira. Soinu zabala eta oso indartsua du, tronpetaren antzekoa.[1]

Musika klasikoaren arloan XVIII. mendera arte egon zen erabileran[1], fagotak ordezkatu zuen arte. Gaur egun, Bretainiako herri-musikan erabiltzen da.[2]

  1. a b (Gaztelaniaz) Pedrell, Felipe. (2009). Diccionario técnico de la música. Maxtor, 53 or..
  2. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne