Borroka 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan Makuhari Messeko A pabiloian egin zen, Chiba hirian, 2021eko abuztuaren 1etik 7ra[1].
Guztira, kirol honetan 18 proba jokatu ziren, 12 gizonezkoak eta 6 emakumezkoak, kirol honetako 3 espezialitateetan banatuta: 6 gizonezkoen borroka grekoerromatarrean, 6 gizonezkoen borroka librean eta 6 emakumezkoen borroka librean[2]. Lehiaketen programa aurreko edizioan bezala mantendu zen[3].