Boscastle

Boscastle
Kastel Boterel
 Kornualles
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Konderria Kornualles
PostakodeaPL35
OS grid kodeaSX098906
Geografia
Koordenatuak50°41′02″N 4°41′35″W / 50.684°N 4.693°W / 50.684; -4.693
Map
Demografia
Biztanleria888 (2001)
Bestelako informazioa

Boscastle, kornubieraz: Kastell Boterel, Kornuallesko iparraldeko kostaldeko udalerri bat da. 2001ko erroldaren arabera 888 biztanle zituen. Bude udalerritik 23 kilometro hegoaldera eta Tintagel udalerritik 8 kilometro ipar-ekialdera dago.

Giro txukun eta atsegineko usadiozko kornuallestar arrantzale herri txikia da, gaur egun bertako jarduera ekonomiko nagusia nagusiki turismoa delarik. Herri honen ezaugarri nagusia bere itxura luzea da (Euskal Herriko Ea udalerriaren parekoa), erreka eta itsasadar oso estu batetan zehar luzatzen delarik, itxura berezi honek 2004ko uholdeen eragin kaltegarria asko areagotu zuen.

Herri honetan sorginkeriari buruzko museom bat dago.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne