Bostongo maratoiko atentatuak | |
---|---|
Mota | leherketa atentatu bonba erasoa |
Data | 2013ko apirilaren 15a (14:45 (en) . Ekialdeko Ordu-eremu) |
Kokaleku | Boston |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Parte-hartzaileak | |
Kirola | atletismo |
Pertsona hilak | 3 |
Pertsona zaurituak | 264 |
Arma | Lehergailu inprobisatu |
Kronologia | |
2013 Boston Marathon (en) | |
Bostongo maratoiko atentatuak 2013ko apirilaren 15ean Bostonen gertatu ziren bi leherketen ondorioz. Bostongo maratoiaren helmugako inguruetan korrikalariak helmugara heltzen ikusten zituzten jendeek pairatu zuten batez ere. 3 pertsona hil eta 282[1] gora zauritu ziren, horietatik batzuk anputazio larriekin.
Atentatuaren lekuan hartutako argazki eta bideoetan oinarrituta, segurtasun-indarrek atentatu egileak izan litezkeen bi pertsona susmagarrien irudiak plazaratu zituzten apirilaren 18an. Handik denbora gutxira, bi pertsona susmagarri horiek polizia bat tirokatu eta hil zuten Bostonen bertan. Auto bat lapurtu ondoren, ihes egin zuten eta poliziak atzetik joan zitzaien. Beste tiroketa baten ondoren, horietariko bat larriki zauritu zen eta hortik denbora gutxira hil. Besteak ihes egitea lortu eta inguruko etxe batean ezkutatu zen, ordu gutxira atzeman zuten arte. Bi pertsona susmagarriak atentatugileak zirela baieztatu zuten: Tamerlan eta Dzhokhar A. Tsarnaev anaiak, 26 eta 19 urtekoak hurrenik hurren, eta txetxeniar jatorrikoak. Anaia zaharrena izan zen poliziak tiroz hil zuena eta gazteena poliziak atxilotu zuena. Anai gazteenari heriotza-zigorra ezarri zioten Estatu Batuetako sistema federalaren pean (baina, azkenean, kondena ezeztatu egin zuten, eta Tsarnaev kartzelan dago gaur egun).
Eztanda horien ondorioz, NBAko 2012-13 denboraldiko partida bertan behera geratu zen: Indiana Pacers (bisitaria) eta Boston Celtics (lokala) artekoa zena.