Botadiniak (Wotādīniak, Votādīniak edo Otadiniak ere deituak) zeltiar herri bat izan ziren, burdin aroan zehar Eskoziako hego-ekialdean bizi zirenak. Gaur egungo Edimburgotik Northumberlandera zihoazen lurretan bizi ziren. Haien lurraldeek selgobaeekin eta brigantiarrekin egiten zuten muga. Klaudio Ptolomeok haiei buruz hitz egin zuen.