Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Consejo General del Poder Judicial |
Izen laburra | CGPJ |
Mota | erakunde autonomoa eta judicial council (en) ![]() |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Lehendakaria | Rafael Mozo Muelas (en) ![]() |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1978 |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia edo CGPJ (gaztelaniaz: Consejo General del Poder Judicial) 1978ko Espainiako Konstituzioaren arabera, Espainiako botere judizialaren gobernu-erakunde gorena da. Bere funtzio nagusia epaile eta magistratuen independentzia bermatzea da Estatuko beste botereetatik.
Espainiako Konstituzioak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia ezartzen du 122.2 eta 122.3 idatz zatietan, eta beste inon ez du aipatzen:
« |
2.- Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia beraren gobernurako organoa da. Lege organikoak ezarriko ditu haren estatutua, eta kideen bateraezintasun- araubidea eta eginkizunak, batez ere, izendatze, igotze, ikuskatze eta diziplina-araubideari dagokionez. 3.- Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia osatuko dute Auzitegi Goreneko lehendakariak, bera buru izanik, eta Erregeak bost urterako izendatutako hogei kidek. Hogei horietatik hamabi, kategoria judizial guztietako epaile eta magistratuen artetik izendatuko dira, lege organikoak ezarriko duen eran; lau, Diputatuen Kongresuak hala proposaturik; eta beste lau, Senatuak hala proposaturik. Azken bi kasuotan, izendapena abokatu eta bestelako legelarien artetik egingo da, eta kideen hiru bostenak izendapenaren aldeko botoa eman beharko du; izendatuek ospe handikoak izan beharko dute, eta hamabost urtetik gorako esperientzia izan beharko dute beren lanbidean. |
» |
Espainiako Konstituzioa, 122. artikuluko 2. eta 3. idatz zatiak[1] |
Konstituzioak ez du aipatzen Kontseilu Nagusiaren independentzia, ez eta Kontseilu Nagusiak dituen eginkizunak ere, epaileak gobernatzeko eginkizunaz beste.