Botila

Botila

Botila bat beira, plastiko edo beste material batzuetako ontzia da, lepoa gorputza baino estuagoa duena. Normalean likidoak gordetzeko erabiltzen da: ura, esnea, freskagarriak, garagardoa, ardoa, olioa, botikak, xanpua, etab. Botilaren ahoa ixteko tapoia erabiltzen da, bai kanpotik jarritakoa zein lepoaren barrura sartzen dena.

Milaka urte dira botilak erabiltzen hasi zirela. Txinan, Fenizian, Erroman eta Kretan bazeuden ontzi hauek.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne