Botoa edo boza eskualde, barruti edo elkarte bateko pertsona edo talde batek aukera zenbaiten artean bere lehentasuna agertzeko, iritzia emateko edo erabakia adierazteko ekintza da. Botoa emateko ekintzari bozkatzea edo bozketa deritzo (edo, Ipar Euskal Herrian, bozka). Demokrazian, botoa unibertsala, askea, baliokidea eta sekretua izan behar da.