Botulismo | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | infekzio bakteriano primarioa, gaixotasun bakterianoa, acquired neuromuscular junction disease (en) , infectious disease of the nervous system (en) , geonosis (en) janari-intoxikazioa |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | Clostridium botulinum Toxina botuliniko |
Sintoma(k) | blurred vision (en) , Midriasia, ptosis (en) , idorreria, Meteorismoa, gernu-debekua, diplopia, dysautonomia (en) , xerostomia, disartria, neke muskularra acute respiratory insufficiency (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | heptavalent botulism antitoxin (en) , klindamizina, metronidazol eta ipidacrine (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A05.1 |
GNS-10 | A05.1 |
GNS-9 | 005.1, 040.41 eta 040.42 |
DiseasesDB | 2811 |
MedlinePlus | 000598 |
eMedicine | 000598 |
MeSH | D001906 |
Disease Ontology ID | DOID:11976 |
Botulismoa Clostridium botulinum bakterioak eragindako patologia larria da, janari-intoxikaziotzat jotzen dena. Gaitzaren eragilea bakterio horrek ekoizten duen neurotoxina da, nerbio eta gihar sistemari eraso egiten diona.
Urria bada ere (kasu bakar bat besterik ez zen agertu 2001. urtean Euskal Autonomi Erkidegoan) gaixotasuna hilkorra da maiz. Honen arrazoia toxinaren indarra da: toxina botulinikoa naturan dagoen pozoirik ahaltsuena eta hilkorrena da, mikrogramo batek gizaki bat hiltzen baitu. Botulismoa aitortu beharreko gaitza da Hego Euskal Herrian.
Azken urteotan toxina botulinikoa arrakasta handiz erabili izan da -oso dosi txikitan- estetika munduan, botox izeneko produktuan. Zimurrak leuntzeko aplikatzen da botoxa.