Bowman kostaldea

Bowman kostaldea
Datu orokorrak
MotaItsasertz eta hondartza
EponimoaIsaiah Bowman
Geografia
Map
Koordenatuak68°10′00″S 65°00′00″W / 68.1667°S 65°W / -68.1667; -65
CondominiumItun Antartikoko eskualde

Bowman kostaldea (ingelesez: Bowman Coast) Antartikako penintsularen ekialdeko kostaldeko zatia da, (Graham Lurraldearen hegoaldeko muturra) Weddell itsasoan, Northrop lurmuturra (Foyn kostaldeagandik banatzen duena) eta Agassiz lurmuturraren artean (Wilkins kostaldeagandik banatzen duena).

Antartandeek Bowman kostaldea Fallières kostaldeagandik banatzen dute, penintsula Antartikoaren mendebaldeko zatian dagoena. Larsen izotz hesia Bowman kostaldetik Weddell itsasoan zehar hedatzen da. Kostalde honetan Joerg penintsula eta Mobiloil lakua nabarmentzen dira.

Kosta hau hegazki batetik aurkitua izan zen 1928an. Hubert Wilkinsek aurkitu eta argazkitu zuen, Isaiah Bowmanen omenez izendatu zuena, American Geographical Societyren zuzendaria zena. Agassiz lurmuturra Kenyon penintsularen muturrean dago, eta 1940an aurkitu zuen Estatu Batuetako Zerbitzu Antartikoko Espedizioak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne