Braktea loreetatik hurbil kokaturiko hosto berezia da, bereziki ugalketarekin erlazionatua dagoena. Normalean, baina ez beti, benetako hostoen desberdinak dira.
Inbolukru deritzon egitura bat osatzen dute zenbait landare-taldetan, adibidez Apiaceae eta Asteraceae taldeetan. Bestalde, Arecaceae eta Arum (Spadix) espeziean agertzen den espata izenekoa braktea handi bat da.