Brentanoko Eskola bezala izendatzen da Franz Brentanoren inguruan ikasi zuten psikologo eta filosofo taldea. Guztiek Bretanoren eragina ezagutu zuten. Ez zen tradizionalki "eskola" bezala ezagutu den taldea izan baina Brentanok bizitzan zehar nahiko lotura izan zuen guztiekin.[1] Dena dela, hauetako pentsalari batzuk ondoren maisuaren pentsamendutik dezente urrundu ziren; izan ere, haiei esker Brentanoren ideiak zabalkunde handia ezagutu zuten.