Breyten Breytenbach | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Robertson (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Lehen hizkuntza | afrikaansa |
Heriotza | Parisko 14. barrutia eta Paris, 2024ko azaroaren 24a (85 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lurmutur Hiriko Unibertsitatea : Arte eder Michaelis School of Fine Art (en) ![]() |
Hizkuntzak | afrikaansa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, margolaria, saiakeragilea, litografoa, militante politikoa eta artista bisuala |
Enplegatzailea(k) | Lurmutur Hiriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Sestigers (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() |
Breyten Breytenbach (Bonnievalle, Hegoafrika, 1939ko irailaren 16a - Paris, 2024ko azaroaren 24a) afrikaans eta ingelesezko idazle hegoafrikarra izan zen. Gaztetan naziotasun frantziarra zuen emakume vietnamdar batekin ezkondu zen; ondorioz, 1950eko Prohibition of Mixed Marriages Act delakoa urratzen zuen, eta erbestera jo behar izan zuen.
Orduz geroztik apartheidaren aurka borrokan aritu da beti. Parisen Okhela izeneko erakunde baten partaide egin zen, zeina Hegoafrikatik erbestera ihes egin behar izan zutenek jasandako arrazismoaren aurka lehiatzen zen. 1975an atxilotu egin zuten, era klandestinoan bere jatorrizko herrialdera itzultzeagatik eta terrorismoa leporatuta. Ondorioz, bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten. 1983an askatu egin zuten ordea, nazioarteko presioa zela-eta, eta beste behin Frantziara ihes egin zuen erbestean. Afrikaans hizkuntzan idazten duen olerkaririk handiena dela esan ohi dute, baina arazo politikoak direla medio, bere hizkuntza alde batera utzi eta, esate baterako, bere libururik ezagunena, True Confessions of an Albino Terrorist (1985), ingelesez idatzi du.