Bridget Jones: The Edge of Reason (euskaraz Bridget Jones: Arrazoiaren Ertzean) 2004ko Beeban Kidron ingeles zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia film bat da. 1999ko Helen Fielding idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Renée Zellweger, Hugh Grant, Colin Firth, Jim Broadbent eta Gemma Jones aktoreek antzeztu zuten.
2001eko Bridget Jones's Diary filmaren jarraipena da, eran berean, 2016an Bridget Jones's Baby eta Bridget Jones: Mad About the Boy (2025) jarraipenak izan zituen.
Renée Zellweger aktoreak bere antzezpenari esker Urrezko Globo Sariaren izendapen bat jaso zuen, Emakumezko aktore onena - Musikal eta komedia film sailean.